Goierriko hiru zine-klubek film eskaintza zabala dakarte urte hasierarako
Bihar hasiko Goienizen zikloa Usurben, film suediar batekin. Urretxu-Zumarragako Butak21 zine-klubak lau film programatu ditu urtarrilerako, eta Legazpikoak hiru.
Goierriko zine-klubek modu ezberdinean kudeatu dute COVID-19 koronabirusak eragindako osasun-krisia. Zumarraga-Urretxuko Butak21 zine-klubak, esaterako, film ugari proiektatu ditu Zelai Ariztin udazkenean udaberrian atzera utzitakoak, eta Legazpiko zine-klubak ere pelikula sorta ederra eskaini du Latxartegin ostiraletan. Beasaingo Usurbe egoitzatzat duen Goienizek, berriz, bihar helduko dio denboraldi berriari. Solo nos queda bailar film suediarra aukeratu dute zaleek zikloari hasiera emateko. Urtarrilaren 21ean, berriz, Adam film marokoarra emango dute. Saioak 19:00etan izango dira.
Zumarragan eta Legazpin
Butak21ekoek lau film programatu dituzte urtarrilerako. Adam filmarekin emango diote hasiera urteari etzi. Hilaren 15ean Ondina, un amor para siempre film alemaniarra proiektatuko dute, hilaren 21ean, ostegunez, Josep film frantziarraren txanda izango da, eta hilabetea bukatzeko, 29an, Siria eta Erresuma Batuko zuzendari banaren lankidetzatik sortutako For Sama. Zelai Ariztin dira emanaldiak, 19:00etan.
Legazpin hiru film hauek emango dituzte urtarrilean: Beginning hilaren 8an, Hil kanpaiak hilaren 15ean eta Haizearen egia 22an. Latxartegiko proiekzioak ere 19:00etan dira.