Pakita Otaegi Berasategi segurarrak 100 urte bete ditu
Urtarrilaren 1ean bete zuen mendeurrena Segurako herritar zaharrena denak. Lore sorta bat oparitu diote eta Jon Iturriozek bertso bat eskaini dio.
Pakita Otaegi Berasategi segurarrak 100 urte bete ditu. Urtarrilaren 1ean bete zuen mendeurrena Segurako herritar zaharrena denak. Urtebetetzea ospatzeko eta Otaegi zoriontzeko, bisita egin diote Segurako Udaleko ordezkariek. Lore sorta bat oparitu diote, eta Jon Iturrioz bertsolari segurarrak bertso bat eskaini dio.
Hona Hemen Jon Iturriozen bertsoa:
Jator, dotore bezain moñoña
berritsu ta sinpatika
erreginaren pare orraztuta
‘de punta en blanco’ jantzita
partxisarekin eta kartekin
arratsalderoko zita
harrotasunez, duintasunez
ehun urtetara iritsita
segurar denon partez muxu bat
mila zorion Pakita