Travellin' Brothers blues talde bizkaitarra bihar Zelai Ariztin
Zuzenekoan taldearen ibilbidea markatu duten abestiz osatutako errepertorioa erakusten dute. Azken diskoa izango dute oinarrian Zumarragan, abesti historikoak tartekatuz.
Leioako (Bizkaia) Travellin’ Brothers taldeak kontzertua egingo du bihar iluntzean Zumarragako Zelai Ariztin (19:00), Beste bat zirkuituaren barruan. Sarrerak salgai daude oraindik Zelai Ariztiren webgunean.
Seikotea Jon Kareaga abeslariak, Eneko Cañibano baxuak, Isi Redondo bateriak, Mikel Azpiroz piano eta hammond joleak, Alain Sancho saxoak eta Aitor Cañibano gitarrak osatzen dute. 13th Avenue South azken albuma aurkezteko biran dabiltza gaur egun. «Jarrera, energia eta konplizitate hutsa» agertzen dute munduan zehar zapaldu ehunka kluba eta agertokitan. Euskal Herrian, Espainian, Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan birak egindakoak dira hamabost urteko ibilbidean, eta zortzi disko kaleratu dituzte
Talde onenaren izendapena
Publiko orokorrarentzat talde ezaguna izan ez arren, blues musikaren jarraitzaileek talde kuttuntzat dute. European Blues Challenge-ren arabera, Travellin’ Brothers taldea Europako talderik onena izan zen 2015ean. «Ez da harritzekoa. Dotore agertzen dira oholtzan, bat egiten dute hasiera-hasieratik publikoarekin, eta itxuratik musikara, blues kontzertu oso bat eskaintzen dute, komeni denean soulean atseginduz eta rock &- roll zuzenenarekin libertituz».
Zuzenekoan taldearen ibilbidea markatu duten abestiz osatutako errepertorioa erakusten dute. Azken diskoa izango dute oinarrian Zumarragan, abesti historikoak tartekatuz.