Urtarrilaren 9an Goierriko 16 herritan egingo dituzte presoen aldeko manifestazioak
Mobilizazio gehienak 17:30ean dira. Beasainen Motxiladunen haurrei babesa agertzeko eta "gurasoak gertu nahi dituztela" aldarrikatzeko, haurrak patinetean eta motxilarekin joateko deia egin dute antolatzaileek.
Urtarrilean Bilbon eta Baionan egiten diren euskal preso jendetsuen ordez, urtarrilaren 9an, Euskal Herriko 220 herritan egingo dituzte manifestazio txikiagoak, Sarek antolatuta, Bidea gara lelopean. Goierrin hamabi preso daude.
Goierriko deialdiak ondorengoak dira:
Antolatzaileen esanetan, bi aldarri nagusituko dira aurtengo mobilizazioetan.
- Batetik, urruntze politikarekin behingoz amaitzea. “Aldaketa batzuk ematen hasiak diren arren, oraindik ere, ez da benetako hauturik egin urruntze politikarekin amaitzeko. Euskal presoek Euskal Herriko espetxeetan egoteko eskubide osoa dute, legeak hala jasota. Ondorioz, aurtengo urtarrilean ere, aldarri hau lehen lerroan ezarri dugu, senideei orokorrean eta bereziki haurrei eta nagusienengan duen eragin zigortzailea ahaztu ezinean”.
- Bestetik, euskal presoei sistematikoki ukatu izan zaien eta etxerako bidea ahalbidetzeko behar beharrezkoa den gradu progresioa ezartzearen eskakizuna. “Izan ere, Oraindik 107 dira lehen graduan jarraitzen duten presoak, eskubide ugari murrizten zaizkielarik”.
Beasainen haurrak patinetean eta motxilarekin
Beasainen deialdi berezia egin dute urtarrilaren 9ko manifestaziorak0, Motxiladun haurren harira: “Motxiladun haurrak ere baditugu herrian: Haizea, Aiur eta Euri. Beraiek gurasoak gertu izan nahi dituzte, eta hori aldarrikatzeko patinarekin etorriko dira mobilizaziora. Animatu zuen haurrak ere patina eta motxilarekin etortzen! Horrela motxiladun haurrei babesa emateaz gain presoak etxean nahi ditugula aldarrikatuko dugu”.