Beste hamabost kasu zenbatu dituzte, gehienak herri handietan
Osasun Sailak beste 15 kasuren berri eman du gaur. Zumarragan, Beasainen eta Legazpin agertu dira gehienak.
Azken egunetakoaren paretsuko datua eman du gaur Osasun Sailak: beste 15 positibo kasu daude eskualdean. Herririk hazienetakoak dira horietatik 14.
Beasainek eta Zumarragak launa kasu berri dituzte gaur, hiru Legazpik, bi Urretxuk eta bakarra Lazkaok. Ordizian ez da positibo berririk agertu.
Herri txikiagoen artean, Ataun da kasu berri bat izan duen bakarra; gainontzeko hamasei herrietan ez da besterik agertu.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.593 COVID-19 positibo kasu izan dira.
Tabernen eta itxitako herrien zerrendaren zain
Jaurlaritzak oraindik ez ditu eman tabernak ixteko agindua duten herrien zerrenda eta herri mailako itxialdia aplikatu beharrekoena. Beasain da bi baldintzak betetzen dituen herrietako bat, 741,74eko inzidentzia tasa baitu.
Herri txikiekin hartuko duten irizpidearen gainean dago zalantza. Tabernak ixteko erabiltzen dituzten irizpide berberak jarraituz gero, Ezkio-Itsaso legoke egoerarik okerrenean, 630,91ko tasa eta astebetean 4 positiborekin. Zegamak ere 591,72ko tasa du, eta 5 positibo. Zerain (1459,85) eta Olaberria (872,41) ere 500eko muga pasata daude, baina momentuz bina positibo izan dituzte aste honetan, eta beraz, mugaren barruan leudeke.
01/13 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 1 | 107 (+1) | ||
Beasain | 4 | 991 (+4) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 18 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 82 | ||
Itsasondo | 0 | 31 | ||
Lazkao | 1 | 258 (+1) | ||
Legazpi | 3 | 376 (+3) | ||
Legorreta | 0 | 97 | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 42 | ||
Ordizia | 0 | 889 | ||
Ormaiztegi | 0 | 58 | ||
Segura | 0 | 90 | ||
Urretxu | 2 | 318 (+2) | ||
Zaldibia | 0 | 119 | ||
Zegama | 0 | 102 | ||
Zerain | 0 | 7 | ||
Zumarraga | 4 | 549 (+4) | ||
GOIERRI | 15 | 4.593 (+15) |