CAFek 146 tren ekoitziko ditu Pariserako
RATP garraio operadoreak CAFek eta Bombardierrek osatzen duten kontsortzioa hautatu du Parisko RER B aldiriko linearako trenak ekoizteko
CAFek, Bombardier konpainiarekin duen kontsortzioaren bidez, Pariseko RER B aldiriko linearako 146 tren ekoizteko eskaria jaso du. Helburua linea modernizatzea eta fidagarritasuna eta puntualtasuna hobetzea da, RATP garraio operadoreak eskaintzen duen zerbitzu publikoa hobea izan dadin.
RATPk, SNCF Voyageursek eta Ile-de-France-Mobilitesek 2.560 milioi euroko proiektua martxan dute. Esleipena proiektu horren zati bat da. Halere, kontratua urtarrilaren 25ean sinatuko dute eta apelazioak egiteko aukera dago oraindik.
Ez da CAFek Frantziatik jasotzen duen lehen eskaria. Azken urteetan, esaterako, SNCF operadorearentzat 28 tren ekoizteko kontratua sinatu zuen. Akordioak 700 milioi euroko inguruko bolumena du. Era berean, Nantes, Basançon eta St. Etienne hirietako tranbiak ere Beasaingo konpainiak ekoitziak dira.