Gregoria Miguelek 102 urte bete ditu gaur
Arangoiti adinekoen egoitzan aurkitzen da "Goya" eta herritarren artean oso ezaguna da jendaurrean lan egin izanagatik bere garaian.
Beasaingo Gregoria Miguel ‘Goiak’ 102 urte bete ditu gaur. “Gauden egoerak ez du aukerarik eman bertatik bertara nahi bezala egoteko” baina udalak, Leire Artola alkatearen izenean “udalerri osoaren zorion agurra bidali dio gaur”. Arangoiti adinekoen egoitzan aurkitzen da “Goya” eta herritarren artean oso ezaguna da jendaurrean lan egin izanagatik bere garaian.