Hezitzaileentzako tailerrak udaberrira atzeratu dituzte Seguran
Nerabeen hezitzaileentzako Segurako Udalak antolatutako tailerrak bertan behera geratu dira. Data berriak aurrerago zehaztuko dituzte.
Nerabeen hezitzaileentzako Segurako Udalak antolatutako tailerrak bertan behera geratu dira. Urtarrilaren 23an eta 30ean egitekoak ziren bi tailerrak pilotalekuko soinketa gelan, baina dinamizatzaileek «izan duten ezinbesteko egoera bat dela eta», bertan behera utzi dituzte. Halere, udaberrian egingo dituztela jakinarazi du udalak, eta data berriak aurrerago zehaztuko dituzte.