Seigarren egin dute Txindokiko neskek pista estaliko Euskadiko Kopan
2019ko zazpigarren postua hobetzea lortu dute Txindoki atletismo taldeko neskek.
Pista estaliko kluben Euskadiko Kopa jokatu zen iragan larunbatean Donostiako belodromoan eta Txindoki Jaso Autowag Atletismo Taldeko nesken taldeak seigarren postua lortu zuen. Nabarmendu dute helburu nagusia bete egin zutela, “berriro ere kluben arteko lehiaketa polita sentitzea atletismoa bezalako kirol indibidual batean eta, gainera, 2019an egindako azken agerraldian lortutako zazpigarren postua hobetuz”.
Arratsaldeko onena Irenia Apaolaza zen 200 metroko proban gailenduz 25:55ko markarekin; bigarrena, Ane Torres, pisu-jaurtiketan (4 kg), lehen aldiz biraka botaz, eta gainera, estatuko 23 urtez azpiko gutxieneko denbora lortuz; laugarren izan ziren Uxue Ibañez 1.500 metrotan 5:02.96rekin, eta Nora Tobar altuera jauzian, berarentzako ohi baino marka exkaxagoarekin (1,58); bosgarren Itsaso Estala 60 metrotan 8.15ekin. Itsaso berak, Leire Tobarrek, Garazi Etxeberriak eta Ane Ormazabalek osatutako 4×200 erreleboetan, B seriea irabazi zuten 1:49.95eko denbora eginda; seigarren izan zen Nahia Iraola 800 metrotan (2:32.81); zazpigarren Leire Tobar 60 hesietan (9.74); eta zortzigarren Ane Ormazabal jauzi hirukoitzean (9,44) eta 4 jauzi baliodunak eginez, Garazi Etxeberria luzera-jauzian (4,13) eta 4 jauzi baliodunekin, Iraia Mendia 400 metrotan 1:03.44rekin eta Naroa Iturrioz 3.000 metrotan 12:44.10ekin.
Gizonezkoen lehiaketa Realak irabazi zuen, Octavian Romanescuren garaipenarekin 60 metroan 7,05ekin eta Odei Lopez legorretarrak, bigarren postuan geratu zen pisu-jaurtiketan (7.260kg) 13,32 metrorekin. Emakumezkoetan Donostiako Atletikoa gailendu zen. Nabarmendtzekoa Nerea Galparsoro ordiziarrak 200 metrotan 25.65 egin zuela.