Beste 14 kasu atzeman dituzte eta Beasainen eremu gorrian jarraitzen du
Osasun Sailaren arabera, beste 14 kasu zenbatu dituzte azken orduetan Goierrin.
Egunotan antzeko kopuruan mantentzen ari dira koronabirusaren datuak Goierrin. Gaur beste 14 kasuren berri eman du Osasun Sailak.
Beasainek ditu positibo berri gehien, 4 guztira. Lazkaok, Ordiziak, Urretxuk eta Zumarragak bina dituzte, eta Legazpin ez da positibo berririk agertu.
Herri txikiei dagokionean, Seguran eta Zaldibian kasu bana agertu da; gainontzeko herrietan ez dago beste positiborik.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.607 COVID-19 positibo kasu izan dira.
Eragin tasa eta eremuak
Eragin tasari dagokionean, Beasainek (698,95) eremu gorrian jarraitzen du. Lazkao (355,11) eta Zumarraga (346,20) eremu laranjan daude, eta Legazpi (202,16), Ordizia (287,98) eta Urretxu (190,36), horian.
e.
01/13 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 0 | 107 | ||
Beasain | 4 | 995 (+4) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 18 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 82 | ||
Itsasondo | 0 | 31 | ||
Lazkao | 2 | 260 (+2) | ||
Legazpi | 0 | 376 | ||
Legorreta | 0 | 97 | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 42 | ||
Ordizia | 2 | 891 (+2) | ||
Ormaiztegi | 0 | 58 | ||
Segura | 1 | 91 (+1) | ||
Urretxu | 2 | 320 (+2) | ||
Zaldibia | 1 | 120 (+1) | ||
Zegama | 0 | 102 | ||
Zerain | 0 | 7 | ||
Zumarraga | 2 | 551 (+2) | ||
GOIERRI | 14 | 4.607 (+14) |
- Osasun sailaren txostena (2021/01/15)