Beasaingo ostalarien aldeko zozketa egin dute
Ostalarien alde dirua biltzeko Beasainen egin duten zozketak baditu dagoeneko zenbaki irabazleak.
Ostalaritza egoera zaila bizitzen ari da, eta hainbat herritan, haien aldeko dirua biltzeko errifa edo zozketak egiten ari dira. Beasainen bi hilabete baino gehiago daramatzate tabernek itxita.
Herriko tabernari nahiz dendarien produktuekin osatutako sei lote zotz egin dituzte. Hainbat astez kalean errifak saltzen aritu eta gero, atzo egin zuten zozketa, eta hauek dira saritutako sei zenbakiak:
- 1. lotea: 000566
- 2. lotea: 000074
- 3. lotea: 003876
- 4.lotea: 002133
- 5. lotea: 002303
- 6. lotea: 004936
Saritutako txarteletako bat duenak, 649 850 019 telefono zenbakira deitu behar du, saria jasotzeko.