Igunea arratsaldeetan ere zabalik dago
Beasaingo Udalaren arreta bulegoak, ordutegia zabaldu du. Astearte, asteazken eta ostegun arratsaldez ere zabalik egongo da, 15:00etatik 18:00etara
Iguneak, Beasaingo Udalaren arreta bulegoak, ordutegia zabaldu du. Orain, asteko hiru egunetan, arratsaldez ere zabalik dago. Astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan, 15:00etatik 18:00etara, zehazki. Beasaingo Udalak adierazi du “herritarrei eskaintzen zaien zerbitzuen etengabeko hobekuntzaren baitan” hartutako erabakia dela eta udal gobernuaren legealdi planean aurreikusia zegoela. Gainera, udalak azpimarratu du lehen aldia dela zerbitzua arratsaldez ere eskaintzen dela.
Goizetako ordutegia ez da aldatu: Astelehenetik ostiralera dago zabalik, 09:00etatik 14:00etara. Halere, Covid-19aren aurkako prebentzio neurriak betetzeko, aurrez hitzordua eskatu behar da. Horretarako, 943 028 050 telefonora deitu edo udala@beasain.eus helbide elektronikora idatzi behar da. Igunean Udalarekin zerikusia duten mota guztietako izapideak burutu ahal izateaz gain edonolako udal informazioa ere eskuratu daiteke.