Jon Maiak Franco garaiko emigrazioaz hitz egingo du Lazkaon
Bihar izango da saioa, Areria antzokian. Sarrerak doakoak dira, baina aurrez egin behar da erreserba.
Jon Maia bertsolari eta kantaria. // Argazkia: Baleike.eus Euskaraldiaren bueltan antolatutako ekitaldien barruan, Jon Maiak hitzaldia egingo du bihar, Lazkaon. Francoren garaiko emigrazioa, Etxremaduratik bertsolaritzara gaia jorratuko du. Saioa astearte arratsaldeko 19:00etan izango da, Areria antzokian. Sarrera doakoa bada ere, gonbidapena aurrez eskatu behar da, lazkao.eus webgunean.












