Ostalariek zarata egingo dute bihar, ezinegona islatzeko
Beasaingo ostalariek burrunbada antolatu dute, plazan. Herritarrei parte hartzeko eskatu diete
Beasaingo ostalaritzako, zerbitzuetako eta merkataritzako langileek mobilizazio zaratatsua antolatu dute biharko, udaletxeko plazan, 20:30ean. Bizi duten ezinegona islatu nahi dute, laguntzak ez zaizkiela iristen ari kexu baitira. Laguntzak “orain” behar dituztela azpimarratu dute. Herritarrei mobilizazioan parte hartzeko deia egin diete.