Adam, Marokoko zinema Usurben
Goieniz zineklubeko kideak etzi elkartuko dira, 19:00etan
Goieniz zineklubak Adam filma eskainiko du etzi, 19:00etan, Usurbe Antzokian. Samiak, haurdun dagoen gazte batek, Ablarengana joko du lan eta aterpe eske. Ablak gozotegi txiki bat du etxean, Casablancan, eta Warda zortzi urteko alabarekin bizi da. Alabak begi onez ikusten du Samiaren etorrera baina Abla ez da fio. Azkenean, Samiaren etorrerak hirurei bizitza berri baterako aukera emango die.
Maryam Touzanik idatzi eta zuzendutako filma da. Iazko Canneseko jaialdian urrezko palmarako izendatu zuten filmetako bat da. 98 minutuko iraupena du lanak.