Bealaken izena emateko epea zabalik dago
Tramiteak online egin behar dira, urtarrilaren 31a baino lehen
Bealak Beasaingo Lasterkarien taldean izena emateko epea zabalik dago, hilaren 31ra arte. Tramiteak online egin behar dira. Bazkide berriek 100 euro ordaindu behar dituzte eta berritu nahi dutenek 35 euro. Bazkideek lau baldintza bete behar dituzte: Uztailan izatekoa den Beasaingo herri lasterketan laguntzea derrigorrezkoa izango da. Korrika parte hartu nahi duenak ordezko bat bilatu beharko du; Bealakek antolatzen dituen bi lasterketetan, gutxienez, laguntzea; Bealakek antolatzen ez duen lasterketa batean, gutxienez, laguntzea. Hau da, Ehunmilak, San Silvestrean…; parte hartzen den lasterketetan taldeko ekipazioa erabiltzea.