Beste 21 positibo kasu atzeman dituzte Goierrin
Kasu kopuruak gora egin du eskualdean, beste 21 positiborekin. Beasainek eta Zumarragak dituzte gehienak.
Osasun Sailak beste 21 kasuren berri eman du gaurko txostenean. Positiboek gora egin dute berriz ere.
Kasurik gehien Beasainek ditu, 8 positibo berrirekin, eta eremu gorrian jarraitzen du, 670,42ko eragin tasarekin. Zumarragak (386,93ko tasa) 4 kasu ditu, bina Legazpik (273,52) eta Ordiziak (188,68) eta bakarra Urretxuk (219,65). Lazkaon (319,60) ez da kasu berririk agertu.
Herri txikien artean, Ormaiztegik bi kasu ditu, eta bana Idiazabalek eta Segurak.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.681 COVID-19 positibo kasu izan dira.
01/18 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 0 | 107 | ||
Beasain | 8 | 1014 (+8) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 18 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 1 | 83 (+1) | ||
Itsasondo | 0 | 32 | ||
Lazkao | 0 | 268 | ||
Legazpi | 2 | 383 (+2) | ||
Legorreta | 0 | 97 | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 46 | ||
Ordizia | 2 | 897 (+2) | ||
Ormaiztegi | 2 | 61 (+2) | ||
Segura | 1 | 93 (+1) | ||
Urretxu | 1 | 326 (+1) | ||
Zaldibia | 0 | 125 | ||
Zegama | 0 | 102 | ||
Zerain | 0 | 7 | ||
Zumarraga | 4 | 563 (+4) | ||
GOIERRI | 21 | 4.681 (+21) |
- Osasun sailaren txostena (2021/01/19)