Ernaik kontzentrazioa egingo du Zubimusu plazan
'Euskal gazteria aurrera' lelopean Barbadori eta Zelaiari babesa eskainiko diete
Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteak epaituko dituzte Madrilgo Audientzia Nazionalean ostegunean eta ostiralean. Fiskaltzak “armak, munizioak eta lehergailuak eta horien osagaiak helburu terroristarekin gordetzea eta trafikatzea” leporatzen diete eta hamasei urteko espetxe zigorra eskatzen du. Ernai erakundearen ustez, “Estatu Espainolaren aparatu judizialak euskal gazteriaren eta militantzia politikoaren aurka antolatutako beste muntai polizial baten aurrean aurkitzen gara”. Mobilizazioak antolatu dituzte, bi gazteei elkartasuna adierazteko. Beasainen etzi egingo dute kontzentrazioa, epaia hasiko den egunean, Zubimusu plazan, 18:00etan.