Zumarragako ospitaleko langileei COVID-19aren aurkako txertoa jartzen hasi dira gaur
Zumarragako ospitaleko 48 langileri jarri diete txertoa. Larrialdietako eta Barne Medikuntzako langileak izango dira txertoa jasotzen lehenak.
Osakidetzako langileak hasi dira COVID-19aren aurkako txertoa jasotzen. Gurutzetako ospitalean izan ziren lehenak eta gaur, Zumarragako ospitalean ere hasi dira. Osakidetzak zehaztu duen protokoloaren arabera, larrialdietan eta Barne Medikuntzan lan egiten duten langileak izango dira txertoa hartzen lehenak. Pfizer etxearen 48 txerto jarri dituzte guztira, eta hemendik 21 egunera, bigarren txertoa jarriko diete. Hurrengo egunetan, egunero txerto kopuru bera, 48, jartzea espero dute. Ospitaleko langileez gain, Goierriko eta Urolako osasun zentroetako langileei ere jarriko diete txertoa Zumarragako ospitalean.