Azken asteetako igoerarik handiena izan dute datuek, 40 kasu berrirekin
Osasun Sailaren arabera beste 40 positibo atzeman dituzte Goierrin. Zumarragak, Ordiziak eta Legazpik igoera nabarmena izan dute.
Azken asteetan 15-25 positiboren artean ibili dira datuak, baina Osasun Sailaren gaurko txostenak igoera handia jaso du, beste 40 kasurekin. Herririk handienetan gorakada izan da, besteak beste, Zumarragan, Ordizian eta Legazpin.
Izan ere, positibo berri gehien dituena Zumarraga da, 10 kasurekin. Ordiziak 9 ditu, Legazpik 7 eta Beasainek 6. Urretxun beste 4 kasu agertu dira eta 2 Lazkaon. Eragin tasari dagokionean Beasainek (656,16) eremu gorrian jarraitzen du, nahiz eta tasa pixkanaka jaisten ari den. Zumarragan (448,02) igo egin da eta eremu laranjan dago; baita Legazpi (344,87) eta Lazkao (301,85) ere. Urretxu (278,23) eta Ordizia (258,19) berriz, eremu horian daude.
Herri txikiagoei dagokionean, Ormaiztegik eta Zaldibiak kasu bana izan dituzte. Biak ere, 500eko eragin-tasatik gertu daude, 470,22 eta 482,51ko tasekin, hurrenez hurren.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.721 COVID-19 positibo kasu izan dira.
Heriotza bat Lazkaoko egoitzan
Eguneko daturik beltzena, ordea, Lazkaotik etorri da. Txindoki adinekoen egoitzan koronabirusarekin gaixorik zegoen egoiliar bat hil egin baita, Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
01/19 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 0 | 107 | ||
Beasain | 6 | 1020 (+6) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 18 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 83 | ||
Itsasondo | 0 | 32 | ||
Lazkao | 2 | 270 (+2) | ||
Legazpi | 7 | 390 (+7) | ||
Legorreta | 0 | 97 | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 46 | ||
Ordizia | 9 | 906 (+9) | ||
Ormaiztegi | 1 | 62 (+1) | ||
Segura | 0 | 93 | ||
Urretxu | 4 | 330 (+4) | ||
Zaldibia | 1 | 126 (+1) | ||
Zegama | 0 | 102 | ||
Zerain | 0 | 7 | ||
Zumarraga | 10 | 573 (+10) | ||
GOIERRI | 40 | 4.721 (+40) |