2021/1/20

Etxeratze agindua 20:00etan jartzea eta udal konfinamendua eskatu ditu Jaurlaritzak

Jarduerak 19:00etan etetea, eta eremu publikoan eta pribatuan gehienez lau pertsona elkartzea ere proposatu du Espainiako Lurralde Arteko Osasun Kontseiluan. Illak baztertu egin du etxeratze agindua aurreratzea, baina aztertzekotan geratu dira.

KORONABIRUSA

Azken asteetako igoerarik handiena izan dute datuek, 40 kasu berrirekin

Osasun Sailaren arabera beste 40 positibo atzeman dituzte Goierrin. Zumarragak, Ordiziak eta Legazpik igoera nabarmena izan dute.

Maite Otxotorenak 'La mensajera del bosque' berrargitaratu du

Bigarren aldi honetan Planeta argitaletxearekin argitaratu du eleberria. Gaurtik aurrera egongo da salgai. Idazleak adierazi du bertsio «indartsuagoa» dela

SAGARDOTEGI DENBORALDIA

Sagardoa, ziririk gabe eseririk

Sagardotegietan txotxeko denboraldia ezohikoa eta berezia izango bada ere, sagardo berria dastatzeko aukera izango da. Pitxarretan mahaira zerbitzatuko dute, ez ziritik

Ingurumen larrialdiaren aurka ekiteko helburuarekin dator U30 Aldaketaldia

Larreko Mahaiak egin du deialdia eta Landarlan ere batu da, besteak beste. Urtarrilaren 30rako manifestazioa deitu dute Donostian baina Goierrin ere antolatu dituzte hainbat ekintza

Aparizioko errotonda berria ekainerako prest egongo da

Errotonda Otegi Gaztañaga enpresak egingo du. Aldundiak 497.000 euroan esleitu du obra. Lanak urtarrila amaieran edo otsaileko lehen egunetan hasiko dira

Lehiaketen lehiaketako argazkiek Legazpin hasi dute Goierriko bira

Argizaiola erakusketa kultur etxean dago ikusgai hilaren 29ra arte. Ikatza argazkilari elkartearen ekimenez iritsi da Legazpira. Beasaingo Manu Barreirok aipamena jaso du tere madinabeitia

Ordiziako sei igerilarik lortu dute txartela

Ordizia Igeriketa Taldeko sei kide Estatuko erkidegoen arteko Txapelketara joango dira, pasa den asteburuan gutxieneko markak lortu eta gero.

Eskuan hamar hatz, zenbatzeko mila modu

Raul Ibañez matematikariak 'Matematicas en tus manos' hitzaldian kultura bakoitzak hatzekin ezberdin zenbatzen duela erakutsiko du. «Matematika gizakion kulturaren parte bat dela defendatzen dut».

K. Garralda Zubimendi
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa