Igunea asteko hiru arratsaldetan ere zabalik egongo da
Igunea, astearte, asteazken eta ostegun arratsaldeetan ere zabalik egongo da, 15:00etatik 18:00etara. Goizeko ordutegiak bere horretan jarraituko du: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Udalak azpimarratu du «herritarrei eskaintzen zaien zerbitzuen etengabeko hobekuntzaren» barruan hartutako erabakia dela eta udal gobernuaren legegintzaldi planean hala jasota zetorrela. Lehen aldia izango da Iguneak arratsaldeetako zerbitzua eskaintzen duena.
Igunean udalarekin zerikusia duten mota guztietako izapideak burutu ahal izateaz gain, edonolako udal informazioa ere eskuratu daiteke. Halere, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. 943 02 80 50 telefonora deitu edo udala@beasain.eus helbide elektronikora idatzi behar da.













