Ordiziako sei igerilarik lortu dute txartela
Ordizia Igeriketa Taldeko sei kide Estatuko erkidegoen arteko Txapelketara joango dira, pasa den asteburuan gutxieneko markak lortu eta gero.
Iragan asteburuan Irungo azken Portu igerilekuan jokatu zen infantil eta junior kategorietan Espainiako Autonomia Erkidegoetako Igeriketa Txapelketara joateko txartela ematen duen Marka Kontrola proba. Ordiziako igeriketa taldeko sei igerilarik sailkatzea lortu zuten; Iker Altuna, Daniel Trisca, Endika Mate, Aimar Agirre, Josu Garmendia eta Ane Iturriotz.