Beste 26 kasu agertu dira eta Zumarraga ere eremu gorrian sartu da
Osasun Sailak beste 26 kasu zenbatu ditu gaur. Beasain bezala, Zumarraga ere eremu gorrian sartu da eta itxi egingo dute gauerditik aurrera.
Atzoko datuetan izandako igoera handiaren ondoren, gaur positibo kopurua apur bat apaldu da, 26 kasurekin; hala ere, azken asteetako bataz bestekoaren gainetik dago.
Kasu gehien Zumarragak izan ditu, bigarren egunez jarraian. Beste 10 positiborekin, eragin tasa 539,66ra igo da, eta eremu gorrian sartu da. Gauerditik aurrera, ostalaritza eta herriko sarrera-irteerak itxiko dituzte, horrenbestez. Beasainek ere, hiru kasu gehiagorekin, gorrian jarraitzen du, 620,50eko tasarekin.
Ordizian ere goraka doaz datuak -beste 7 gaur- eta eremu laranjan daude, 317,78ko tasarekin. Legazpik (392,44) lau kasu ditu eta Urretxuk (307,51) bi.
Herri txikiagoei dagokionean, gaur ez da positibo gehiagorik agertu.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.747 COVID-19 positibo kasu izan dira.
01/20 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 0 | 107 | ||
Beasain | 3 | 1023 (+3) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 18 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 83 | ||
Itsasondo | 0 | 32 | ||
Lazkao | 0 | 270 | ||
Legazpi | 4 | 394 (+4) | ||
Legorreta | 0 | 97 | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 46 | ||
Ordizia | 7 | 913 (+7) | ||
Ormaiztegi | 0 | 62 | ||
Segura | 0 | 93 | ||
Urretxu | 2 | 332 (+2) | ||
Zaldibia | 0 | 126 | ||
Zegama | 0 | 102 | ||
Zerain | 0 | 7 | ||
Zumarraga | 10 | 583 (+10) | ||
GOIERRI | 26 | 4.747 (+26) |
- Osasun sailaren txostena (2021/01/21)