Ostalariek protesta egin dute Lazkaon, nahiz eta Lehendakaria ez den etorri
Maizpidera bisita egitekoak ziren gaur Urkullu lehendakaria eta Bingen Zupiria sailburua, baina bertan behera utzi dute bilera.
Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du gaur goizean, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Bingen Zupiria Kultura sailburuak Maizpidera egitekoa zuten bisita. Euskara Munduan programakoekin bilera pribatua izatekotan ziren, baina Labi jarraipen batzordearen bilera aurreratu zela eta desenkusatu dira.
Lehendakariaren bisita zela eta, Goierriko ostalariek 10:00etarako protesta bilkura deitua zuten, euskaltegi aurrean. Bilkura egin dute eta ostalaritzaren aldeko kartelak erakutsi dituzte, nahiz eta Lehendakaria ez den agertu.