Aintzane Pujana donostiarraren hilketa salatzeko elkarretaratzea Lazkaon
Bihar, 12:45ean izango da, plazan, Lazkaoko talde feministak deituta.
Lazkaoko talde feministak protokoloa martxan jarri du, Aizarnazabalen izandako Aintzane Pujana donostiarraren hilketaren aurrean.
“2021. urtea gogor hasi da emakumeen kontrako biolentziari dagokionean. Beste behin ere emakume bat eraila izan da Euskal Herrian. Aintzane Pujana donostiarraren hilketaren berri urtarrilaren lehen egunetan izan genuen, baina berriki arte ez da indarkeria matxistaren zantzuen berri izan”.
Honela, bihar, 12:45etan, segurtasun neurriak hartuta, kalera ateratzeko deia egin du Lazkaoko talde feministak. Plazan elkarretaratzea egingo dute.