Gorantz jarraitzen dute positibo kasuek, eta Ordizian izan da igoera nabarmenena
Ordizian 10 kasu berri atzeman ditu Osasun sailak, Zumarraga 8 eta Legazpin 5. Beasainen 3 izan dira, eta eremu gorrian jarraitu arren, 520ra jaitsi da intzidentzia tasa.
Aste gorabeheratsua izaten ari da Goierrin COVID-19ko positibo kasuei dagokionez. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak argitaratu berri duen txostenak beste 31 kutsatze atzeman ditu eskualdean.
Ordizian izan da igoerarik nabarmena, 10 kasu berrirekin. Eragin tasa ere 100 puntuan igo da atzokoaren aldean, eta 417,08an dago gaurko egunez. Zumarragan 8 kasu berri egon dira eta intzidentzia tasa 621,12an du, eta Legazpin bost izan dira, eragin tasa 451,90era igoz. Ikusi egin behar Ordiziak eta Legazpik nola eusten dioten asteburuari, positiboak pilatuz joanez gero eremu gorrian sartzeko aukera baitaukate.
Beasainen, aldiz, beheranzko joera sumatzen ari da. Hiru positibo gehiago zenbatu ditu Osasun sailak, eta eragin tasa 520,65ean du. Eremu gorrian dago oraindik, baina joera egokia dauka. Urretxu positibo bat izan da, eta eremu laranjan jarraitzen du (322,16). Lazkaon ez da positiborik izan, eta eremu horian dago (284,09).
Herri txikien artean, hirutan izan dira positiboak: Idiazabalen 2, eta Seguran eta Legorretan bana. Azken herri horretan aspaldiko partez izan da positibo bat.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.778 COVID-19 positibo kasu izan dira.
01/21 | DENERA | |
Altzaga | 0 | 4 |
Arama | 0 | 18 |
Ataun | 0 | 107 |
Beasain | 3 | 1.026 (+3) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 18 |
Gabiria | 0 | 10 |
Gaintza | 0 | 9 |
Idiazabal | 2 | 85 (+2) |
Itsasondo | 0 | 32 |
Lazkao | 0 | 270 |
Legazpi | 5 | 399 (+5) |
Legorreta | 1 | 98 (+1) |
Mutiloa | 0 | 7 |
Olaberria | 0 | 46 |
Ordizia | 10 | 923 (+10) |
Ormaiztegi | 0 | 62 |
Segura | 1 | 94 (+1) |
Urretxu | 1 | 333 (+1) |
Zaldibia | 0 | 126 |
Zegama | 0 | 102 |
Zerain | 0 | 7 |
Zumarraga | 8 | 591 (+8) |
GOIERRI | 4.778 (+31) |