Beste 26 kasu atzeman dituzte eta hainbat herrik gainditu dute tasa
Osasun Sailak beste 26 kasuren berri eman du gaur. Beasainen, Seguran eta Zumarragan agertu dira positibo berri gehienak.
Asteburuko datuen ondoren, zenbaki dantzak jarraitu egiten du berriz ere, beste 26 positibo berrirekin. Hainbat herrik gainditu dute 100.000 biztanleko 500eko tasa, baina ostegunera arte ez da jakingo herri horietan ostalaritza itxiko duten edo ez.
Beasain eremu gorritik atera bazen ere, kasu berriek agertzen jarraitzen dute; gaur beste 6 atzeman dituzte, eta eragin tasa 413,67koa da une honetan. Zumarragak eremu gorrian jarraitzen du, 4 kasu gehiagorekin eta 712,76ko tasarekin.
Ordizian beste 3 kasu agertu dira eta 446,87ko tasa dute. Urretxun (322,12) 2 positibo daude, eta Lazkaon (319,60) eta Legazpin (404,33) bana.
Herri txikiagoen artean, Segurak bost kasu berri ditu eta 848,01era igo da tasa. Ormaiztegin (705,33) ere gainditu dute, beste 3 kasurekin. Itsasondo (549,45) ere mugaren gainetik jarri da, beste kasu batekin.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.858 COVID-19 positibo kasu izan dira.
01/25 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 0 | 107 | ||
Beasain | 6 | 1.043 (+6) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 18 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 87 | ||
Itsasondo | 1 | 34 (+1) | ||
Lazkao | 1 | 275 (+1) | ||
Legazpi | 1 | 404 (+1) | ||
Legorreta | 0 | 99 | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 46 | ||
Ordizia | 3 | 934 (+3) | ||
Ormaiztegi | 3 | 66 (+3) | ||
Segura | 5 | 103 (+5) | ||
Urretxu | 2 | 336 (+2) | ||
Zaldibia | 0 | 129 | ||
Zegama | 0 | 102 | ||
Zerain | 0 | 7 | ||
Zumarraga | 4 | 609 (+4) | ||
GOIERRI | 26 | 4.858 (+26) |