
Urte luzeetan Mutiloako Liernia auzoko Mujika jatetxeak emandako zerbitzuagatik, Mutiloako herriaren izenean esker ona adierazi die udal ordezkariek, erretiroa hartu berri duen Maria Angeles Garmendiari.

Osasun Sailak beste 26 kasuren berri eman du gaur. Beasainen, Seguran eta Zumarragan agertu dira positibo berri gehienak.

Ostiralean langile bat hil zen basolanean ari zenean, zuhaitz baten adarra gainera erorita. Euskal gehiengo sindikalak elkarretaratzea deitu du bihar eguerdirako.

Martxoan, San Josetako asteburuan izango dira Aztiri, Osinberde eta Argi-Berri, hiru egunetan jarraian. Osinalden finala, 27an. Bertso-afari eran izan beharrean, areto handietan dira saioak

2021eko udal aurrekontuen balorazioa egin dute koalizio abertzaleko zinegotziek. Zor txikiagoa eta hainbat partiden birbanaketa proposatu zuten emendakinen bidez

Urretxuk eta Zumarragak herrigune bakarra osatzen dute, baina urretxuar eta zumarragarrak ikastera, lanera edo medikuarengana joateko bakarrik pasa daitezke alde batetik bestera.

Herrien itxiera perimetrala atzo sartu zen indarrean. Bilerak, gehienez ere, lau lagunekoak izan ahal dira. Etxeratze agindua 22:00etarako mantendu dute

Otsailaren 8ra arte dago eskabideak egiteko aukera. Hautaketa-prozesua lehiaketa-oposaketa bidez egingo da. Lanaldia asteko 21 ordukoa izango da

Bizipoza elkarteak 'Mundu berri bat guztiontzat' proiektua aurkeztu du, 12 abesti eta 11 bideoklipez osatutako CD eta DVD banarekin, tartean, Auzmendik idatzitako bat.