Gipuzkoa eta Arabako Partzoneriarako basozainen lan-poltsa osatuko dute
Otsailaren 8ra arte dago eskabideak egiteko aukera. Hautaketa-prozesua lehiaketa-oposaketa bidez egingo da. Lanaldia asteko 21 ordukoa izango da
Gipuzkoa eta Arabako Partzonerian basozainen behin-behineko lan poltsa osatzeko prozesua ireki dute, bertan sortzen diren beharrei aurre egiteko.
Hautaketa-prozesua lehiaketa-oposaketa bidez egingo da. Lanaldia asteko 21 ordukoa izango da, hauen distribuzioa Partzoneriak erabakiko duelarik. Ehiza garaian, asteburuetan ere lana egin beharko da. Lan poltsa honen indarraldia bost urtekoa izango da.
Oinarri guztiak ikusteko klikatu hemen.