Zuntzaren konexioa eskatzeko epea atzeratu egin da
ATAUN // Ataunen Internet zerbitzua eskuratzeko zuntz optikoa ezartzen bukatu zuten arren, eta zerbitzua kontratatzeko aukera ireki zen arren, atzeratu egingo da. Telefonia konpainiek arazo batzuk izan dituztela eta, otsailaren 10etik aurrera jarriko dute martxan instalatutako zuntz optikoa. Ordutik aurrera eskatu ahalko zaio Internet konexioa konpainiari.













