Ordizia eremu gorrian sartu da, Zumarragarekin batera
Igo egin da positibo kopurua Goierrin; gaur beste 29 kasu jaso ditu Osasun Sailak. Zumarragan bezala, Ordizian ere ostalaritza itxiko dute bihartik.
Gaurko txostenean, 29 kasuren berri eman du Osasun sailak, gehienak Legazpin, Beasainen eta Zumarragan. Gaurko datuekin batera, ostalaritza itxi beharko duten herrien zerrenda eguneratu dute; Zumarragak (682,21) eremu gorrian jarraituko, eta Ordizia ere sartu da, 526,32ko eragin tasarekin.
Kasu berri gehien, 7 guztira, Legazpik izan ditu gaur, eta eremu laranjan jarraitzen badu ere, 500eko mugara gerturatzen ari da, 487,57ko tasarekin. Beasainek (427,93) beste 6 kasu ditu, Zumarragak 5, Ordiziak eta Urretxuk hiruna eta Lazkaok bi.
Herri txikiagoei dagokionean, Legorretan beste 3 kasu agertu dira, 402,68ko tasa dute. Gaur kasu berririk izan ez badute ere, 500eko mugaren gainetik daude Ormaiztegi (626,96), Segura (848,01) eta Zaldibia (603,14). Hala ere, Ordiziako eta Beasaingo osasun eremuak ez daude gorrian, eta ez zaie itxierarik aplikatuko.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.911 COVID-19 positibo kasu izan dira.
01/27 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 0 | 107 | ||
Beasain | 6 | 1.051 (+6) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 18 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 87 | ||
Itsasondo | 0 | 34 | ||
Lazkao | 2 | 279 (+2) | ||
Legazpi | 7 | 417 (+7) | ||
Legorreta | 3 | 103 (+3) | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 46 | ||
Ordizia | 3 | 942 (+3) | ||
Ormaiztegi | 0 | 66 | ||
Segura | 0 | 103 | ||
Urretxu | 3 | 345 (+3) | ||
Zaldibia | 0 | 129 | ||
Zegama | 0 | 102 | ||
Zerain | 0 | 7 | ||
Zumarraga | 5 | 616 (+5) | ||
GOIERRI | 29 | 4.911 (+29) |