Beste 28 positibo gehiago atzeman dituzte eta Legazpi eremu gorrian sartu da
Osasun Sailaren arabera beste 28 positibo daude eskualdean, gehienak Zumarragan, Beasain, Legazpin, Ordizian eta Urretxun.
Positibo berrien kopuruak ez du behera egiten; gaur, beste 28 kasu jaso ditu Osasun Sailaren txostenak. Zumarragak eta Ordiziak eremu gorrian jarraitzen dute, eta Legazpi ere sartu da. Astelehenera arte ez dute berrikusiko tabernen itxierari dagokion zerrenda.
Bost mila biztanletik gorako herriek dituzte kopururik handienak. Zumarragak (712,76) 5 kasu ditu, eta launa Beasainek (427,93), Legazpik (535,14), Ordiziak (546,18) eta Urretxuk (424,66). Lazkaok (355,11) kasu bakarra du.
Herri txikiagoei dagokionean, kasu gehiago daude gaur. Seguran 3 positibo atzeman dituzte, Zegaman 2 eta beste bat Mutiloan.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.939 COVID-19 positibo kasu izan dira.
01/28 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 0 | 107 | ||
Beasain | 4 | 1.055 (+4) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 18 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 87 | ||
Itsasondo | 0 | 34 | ||
Lazkao | 1 | 280 (+1) | ||
Legazpi | 4 | 421 (+4) | ||
Legorreta | 0 | 103 | ||
Mutiloa | 1 | 8 (+1) | ||
Olaberria | 0 | 46 | ||
Ordizia | 4 | 946 (+4) | ||
Ormaiztegi | 0 | 66 | ||
Segura | 3 | 106 (+3) | ||
Urretxu | 4 | 349 (+4) | ||
Zaldibia | 0 | 129 | ||
Zegama | 2 | 104 (+1) | ||
Zerain | 0 | 7 | ||
Zumarraga | 5 | 621 (+5) | ||
GOIERRI | 28 | 4.939 (+28) |
- Osasun sailaren txostena (2021/01/29)