Hamar hilabete eta gero, bueltan dira masterreko igerilariak
Txapelketarik gabe hamar hilabete zeramaten Ordizia K.E.-ko master kategoriako igerilariek, eta igandean kendu ahal izan zuten arantza, Bizkaiko IV Open Master Sari Nagusian. Bost igerilari joan ziren Ordiziatik eta emaitza onak lortu zituzten. Erika Amundarainek, Iker Chamorrok, Joseba Mateosek, Beñat Garmendiak eta Adur Larrazak egin zuten igeri Getxoko kiroldegian, proba desberdinetan, marka pertsonalak birrinduz. Bestalde, Ordiziako igeriketa taldeak, eskualdeko mas- ter mailako igerilariak taldera hurbiltzera animatu nahi ditu.