Kamioiek ezingo dute Legorretako trenbidearen gaineko zubitik igaro astelehenetik
Hiru hilabete iraungo dituzte lanek. Legorretako eta Itsasondoko herrigunerako sarbidea N-1 errepidearen eta Ordiziako GI-2131 errepidearen arteko lotunetik egin beharko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, datorren astelehenean, otsailak 1, Legorretan, GI-2131 errepidean (N-I zaharra), trenbidearen gaineko zubia konpontzeko lanak hasiko dira. Obra horien ondorioz, merkantziak garraiatzeko ibilgailuek debekatuta izango dute zubitik igarotzea lanek irauten duten hiru hilabeteetan. Legorretako eta Itsasondoko herrigunerako sarbidea N-I eta GI-2131 errepideen arteko lotunetik egingo da, Ordizian.