Ordizia Rugby Elkarteko gabonetako otarrak badu jabea
Hiru aldiz egin behar izan dute zozketa. Azkenean, 71.870. zenbakia izan da saritua.
Ordizia Rugby Elkartearen gabonetako otarrak badu jabea. Zozketa hirutan egin behar izan dute, lehenengo bi zozketetako saridunak aurkeztu ez zirelako. Iragan urtarrilaren 19an egin zuten azken zozketa, eta 71.870 zenbakia atera zen. Eta hirugarren honetan bai, Juanpe Ramos Rodriguez-ek jaso du otarra. Ordizia Rugby Elkarteko lehendakari Iñaki Galparsorok eman dio otarra irabazleari.