Ampo Ordizia eta El Salvadorren arteko partida bertan behera geratu da
El Salvador taldeko 7 jokalarik COVID-19aren proban positibo eman dute.
Ampo Ordizia eta El Salvadorren arteko artxiboko irudia. Argazkia: Pedro Churruca
Azken orduko mezua igorri du Ordizia Rugbyk, gaur arratsaldean. Silverstorm El Salvador-Ampo Ordizia Rugby partida bertan behera geratu da. Gaur gauean, El Salvador Rugbyk “in extremis” atzerapen-eskaera aurkeztu zuen Espainiako Rugbyko Federakuntzaren aurrean, COVID-19k zazpi positibo eman baitzituen jokalarien artean. Eskaera onartu egin da, eta igande honetan, hilak 31, Valladolideko Pepe Rojon jokatzekoa zen partida, bertan behera geratu da. Bi blokeentzat garrantzia berezia duen neurketa da. Federazioak eskaera onartuta, partida jokatzeko data berria ipini beharko dute. Hurrengo egunetan informazio gehiago.













