Jostailu ekologikoak, aurtengo erronka
MUko Goierri Campuseko mekanika ikasleek, proiektu berezia garatu dute, praktika modura: jostailu ekologikoak diseinatu eta garatu dituzte.
Mondragon Unibertsitateko Goierri Campuseko mekanikako lehen mailako ikasleek, jostailu ekologikoak diseinatu dituzte, lehen sei hilekoaren praktika lan modura. Proiektua garatzeko izan duten denbora igarota, ostiralean aurkeztu eta defendatu zituzten prototipoak. 5-6 pertsonako taldetan egin dute lan eta guztira zazpi proiektu aurkeztu dituzte.