Goierriko zazpi herri daude eremu gorrian
Osasun Sailak beste 29 positibo jaso ditu gaurko txostenean. Legazpik, Urretxuk eta Zumarragak eremu gorrian jarraitzen dute. Mutiloa, Ormaiztegi, Segura eta Zerainen ere tabernak itxiko dituzte. Ordizia berriz, atera egin da.
Ikusmina zegoen gaurko datuek eta inzidentziak Goierriko hainbat herritan zer eragin izango ote zuen jakiteko. Eta aldaketak izan, izan dira. Sei herri nagusietatik hiruk eremu gorrian jarraitzen dute: Legazpi (665,95), Urretxu (585,74) eta Zumarraga (763,67). Ordizia (407,15), berriz, atera egin da eremu horretatik. Beasain (356,61) ere eremu laranjan dago eta Lazkao (226,34) horian.
Herri txikietan ere izan dira aldaketak; Beasaingo osasun eremuaren batazbestekoak 500eko muga (529,66) gainditu eta gero, eragin tasa altuena duten herrietan ere tabernak itxiko dituzte bihartik. Hori da Mutiloa (1568,63), Ormaiztegi (783,70), Segura (2609,24) eta Zerainen (1459,85) kasua. Itsasondok (549,45) eta Legorretak (536,91) ere gainditzen dute tasa, baina Ordiziako osasun eremuan daudenez, libratu egingo da itxieratik.
Osasun Sailaren gaurko txostenak beste 29 kasuren berri eman du gaur, Goierriri dagokionean. Herriz herri begiratuta, Legazpik ditu kasu gehien, 12 guztira. Zumarragak 6 ditu, Beasainek eta Segurak hiruna, eta bana Ezkio-Itsasok, Lazkaok, Legorretak, Ormaiztegik eta Urretxuk.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.746 COVID-19 positibo kasu izan dira.
02/03 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 0 | 113 | ||
Beasain | 3 | 1.084 (+3) | ||
Ezkio eta Itsaso | 1 | 22 (+1) | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 88 | ||
Itsasondo | 0 | 37 | ||
Lazkao | 1 | 291 (+1) | ||
Legazpi | 12 | 457 (+12) | ||
Legorreta | 1 | 106 (+1) | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 0 | 45 | ||
Ordizia | 0 | 966 | ||
Ormaiztegi | 1 | 72 (+1) | ||
Segura | 3 | 132 (+3) | ||
Urretxu | 1 | 374 (+1) | ||
Zaldibia | 0 | 125 | ||
Zegama | 0 | 108 | ||
Zerain | 0 | 11 | ||
Zumarraga | 6 | 663 (+6) | ||
GOIERRI | 29 | 4.746 (+29) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio. Bestalde, azken egunetan Hitzak argitaratu duen Goierri mailako datu osoa ere ez zen zuzena; dagoeneko egunetaruta dago.
- Osasun sailaren txostena (2021/02/04)