Itsasoko Ostatu ondoko jolas parkea berritu dute
Zorua erabat aldatu eta bi zatitan banatu dute; zoru akoltxatua kolunpio eta txirristarekin, eta belar gunea, porteria eta saski banarekin.
Ostatu ondoan dagoen jolas parkea berritu dute. Zorua erabat aldatu dute urak ondo bideratzeko, putzu eta filtrazioak sortzen zirelako, eta hormigoi berria bota ondoren, erdia zoru akoltxatuarekin estali dute. Zati horretan kulunkariak eta txirrista jarri dituzte, eta gainontzeko zatian, berriz, belar artifiziala kantxa txiki bat osatuz, porteria eta saskiarekin.