Itsasoko Ostatu ondoko jolas parkea berritu dute
ITSASO // Ostatu ondoan dagoen jolas parkea berritu dute. Zorua erabat aldatu dute urak ondo bideratzeko, putzu eta filtrazioak sortzen zirelako, eta hormigoi berria bota ondoren, erdia akoltxatuarekin estali dute. Zati horretan kulunkariak eta txirrista jarri dituzte, eta gainontzeko zatian, berriz, belar artifiziala kantxa txiki bat osatuz, porteria eta saskiarekin.













