Ipuin kontaketarako izen ematea, astelehenetik aurrera
IDIAZABAL // Erroskilazaleen Kluba liburuaren ipuin kontaketa saioak egingo dituzte datozen asteetan. Astelehenean hasiko da izena emateko epea. Liburutegian eman behar da, 10:30etik 12:30era edo 16:30etik 19:00etara. Lehenengo saioa otsailaren 11n izango da, HH3 mailakoentzat, eta bigarrena otsailaren 18an, HH4 eta HH5 mailakoentzat. Otsailaren 25ean LH1 eta LH2koentzat, eta martxoaren 4an, berriz, saio irekia izango da.













