2021/2/5

Natura ikasgela bihurtuta

Koronabirusaren pandemiak hezkuntza ereduak aldatzeko beharra bistarazi du. Testuinguru horretan, ikastetxe askok eskolak kanpora ateratzeko apustua egin dute. Baso eskolak hedatzen ari dira, pixkanaka, Gipuzkoan.

San Martini loreak eskaini dizkiote

Jai eguna izaki, ohi baino jende gehiago ibili da kalean. Lasaitasuna izan da nagusi. Balkoietatik zintzilik bandera bakan batzuk ikusi dira

Gorka Lizaso (Musikaria)

«Doinu rockeroagoekin gatoz, muturrera joan gara»

Bigarren diskoa kaleratu berri du Sin mala intencion taldeak, 'Cuando llueve demasiado' izenburupean. Gorka Lizaso taldearen liderra da eta entzuleei eskaintzeko daukanaz hitz egin du, besteak beste.

KORONABIRUSA

Positibo berrien kopurua apaldu egin da, baina zazpi herrik gorrian jarraitzen dute

Osasun Sailak 22 kasuren berri eman du gaur; azken egunetakoa baino kopuru apalagoa da, baina hainbat herrik eragin tasaren 500eko mugaren gainetik jarraitzen dute.

Arangoitiko bi solairu bakartu dituzte

Txertaketa-prozesua amaitu ez duten bi langilek positibo eman dute. Prebentzioagatik, egoitzako 0 eta 1 solairuak konfinatu dituzte. Egoiliar guztiek negatibo eman dute PCR probetan

KORONABIRUSA

Lau herri gehituta, zazpi dira jada Goierrin ‘eremu gorrian’ direnak

Mutiloan, Ormaiztegin, Seguran eta Zerainen neurri murriztaile zorrotzagoak ezarriko dituzte gaurtik. Beasaingo osasuneremuak tasan 500eko muga gainditu du.

Jatetxerik onenek Urretxun erosten dituzte patatak

Urretxuko Galdeano patata banaketa enpresa Gipuzkoako handiena da. Kalitatearen aldeko apustua egin zuten eta herrialdeko jatetxe eta taberna ezagunenek Galdeano enpresari erosten dizkiote patatak.

Balitz eta Balego

Ez dago jai girorik, baina ez da ostiral buruzuri bat ere

Loinazko San Martin eguna da gaur baina ez da ekitaldi publikorik izango osasun larrialdia dela eta. Udalak balkoietan herriko banderak jartzeko eskatu du, egun berezia dela azpimarratzeko.

K. Garralda Zubimendi

Ertzainek kilo bat marihuana zeraman 22 urteko gazte bat atxilotu dute geltokian

Salmentarako zela uste dute eta Bergarako epaitegira eraman dute.

Lazkaoko ostalarien aldeko errifarekin 18.755 euro bildu dituzte

Merkatariek eta zerbitzu arloko enpresek ostalaritzaren alde ateratako zozketa izan da. Herritarrek emandako babesa eskertu dute.

Legazpiko Udalaren Klima 2030 estrategian jasotako ekintzen %27 beteta daude

Plangintzako 72 ekintzak ekonomia, ingurumena, gizartea eta gobernu arlokoak dira. Ekintzen %29 ez dira aplikatzen hasi oraindik. Garapen iraunkorrerako helburuetan txertatu dira

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa