Sasoiko barazkiak, otsaileko azoka berezian
EKONOMIA // Otsaileko azoka berezia izango da bihar, hilabeteko lehen larunbata izaki. Sasoiko produktuak erosteko aukera egongo da. Bezeroen artean azokako produktuekin osatutako bi otar zozkatuko dira. Hilabete honetan, gainera, Igartzako Monumentu Multzoa bisitatzeko sarrerak ere zozkatuko dira.













