Beasaingo Udaltzaingoak ibilgailu berria du
Aurrekoaren aldean CO2 gutxiago isurtzen du, ECO-G motorra baitu. PGL erregaia erabili dezake
Beasaingo Udaltzaingoak ibilgailu berria du hamabost urteren ondoren. Dacia Lodgy stepwey modeloa da eta ECO-G motorra du. Hau da, gasolinarekin edo PGL erregaiarekin funtzionatzen duen motorra du. Erregai honi esker, auto zaharrak baino CO2 gutxiago isurtzen du, %10 inguru. “Udal azpiegiturak berritzeko orduan jasangarritasuna eta ingurumena errespetatzen duten baliabideak eskuratzeko konpromisoarekin bat egiten du Udalak”, esan dute aurkezpenean.
Ez da ibilgailu hibrido bat, ez eta elektrikoa. Gasolina eta PGL erregaia uztartzen dituen bikarburazioko motorra du. Bata zein bestearekin gidatu daiteke. Ibilgailua automatikoki abiarazten da gasolina moduan, baina gidariak PGL moduko gasolina dezake edozein unetan sar dezake, motorraren tenperatura jakin batean, hautapen-kontrolari esker.
PGLk siglak petrolioaren gas likidotua esan nahi du. Butano eta propano gasen nahasketatik lortzen da, baina ez gas egoeran, likidoan baizik. Horretarako, presio handian findu behar dira. Halere, egoera likidoan dagoenez bolumen txikiagoa du eta garraioa eta banaketa errazago egiten da.