Datuek behera egin dute berriz, eta Beasaingo osasun eremua arrisku egoeratik atera da
Osasun Sailaren arabera, beste 12 positibo atzeman dituzte Goierrin. Beasaingo osasun eremua eta Ormaiztegi ere, eremu gorritik atera dira.
Asteburuko datuetan ikus zitekeen beherakadari jarraipena eman diote gaurko emaitzek. Osasun Sailaren arabera, 12 kasu atzeman dituzte Goierri osoan. Legazpin eta Zumarragan hiruna kasu daude, bi Ordizian, eta bana Idiazabalen, Seguran, Urretxun eta Zegaman.
Datuen beherakada, eragin tasan ere atzeman da, eta hainbat zonalde eta herri atera dira eremu gorritik. Beasaingo osasun eremua da horren adibiderik garbiena, 500eko mugatik jaitsi baita, 476,69eko tasarekin. Ormaiztegi (470,22) ere arrisku eremutik kanpo kokatu da.
Eremu gorrian jarraitzen dute Legazpik (713,52), Urretxuk (673,60) eta Zumarragak (610,94). Beasain (306,68) eta Ordizia (287,98) laranjan daude, eta Lazkao (195,31) berriz, horian.
Herri txikiagoei dagokionean, Segurak (2478,80), Zerainek (1824,82), Mutiloak (1568,63) eta Ataunek (515,17) dituzte daturik okerrenak. Osasun eremuen tasa jaitsi izanak, mesede egingo die ostalaritza itxita duten herriei, osteguneko datuen berrikusketan.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.824 COVID-19 positibo kasu izan dira.
02/08 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 0 | 117 | ||
Beasain | 0 | 1.097 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 22 | ||
Gabiria | 0 | 11 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 1 | 92 (+1) | ||
Itsasondo | 0 | 37 | ||
Lazkao | 0 | 292 | ||
Legazpi | 3 | 471 (+3) | ||
Legorreta | 0 | 106 | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 0 | 45 | ||
Ordizia | 2 | 975 (+2) | ||
Ormaiztegi | 0 | 72 | ||
Segura | 1 | 140 (+1) | ||
Urretxu | 1 | 384 (+1) | ||
Zaldibia | 0 | 126 | ||
Zegama | 1 | 109 (+1) | ||
Zerain | 0 | 12 | ||
Zumarraga | 3 | 674 (+3) | ||
GOIERRI | 12 | 4.824 (+12) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.