Auzitegi Nagusiak aintzat hartu du ostalarien helegitea eta tabernak ireki ahal izango dituzte
EAEko Auzitegi Nagusiak bide eman dio ostalariek jarritako helegiteari, eta behin behineko neurri moduan, taberna guztiak zabaldu ahal izango dituzte, baita eremu gorrian daudenak ere.
EAEko Auzitegi Nagusiak aintzat hartu du ostalaritza-sektoreak gune gorrian establezimenduak ixtearen aurka aurkeztutako helegitea. Behin behineko neurri modura, bertan behera utzi ditu Lehendakariaren urtarrilaren 22ko dekretuak zehazten zituen neurriak, eta abenduaren 10eko neurrietara itzuliko da, behin betiko erabaki bat hartu bitartean. Horrek, praktikan, taberna guztiek berriz ere ateak zabaltzeko aukera izango dutela esan nahi du, baita eremu gorrian dauden herrietakoek ere.
Goierriri dagokionean, Zumarragan, Urretxun, Legazpin, Seguran, Zerainen eta Ormaiztegin tabernak eta jatetxeak irekitzeko aukera izango lukete.