Hartza ez da Segurara jaitsiko
Hartzaren esnaera bertan behera geratu da pandemia egoeragatik. Aizkorrin bizi den Segurako hartzak ez du harrerarik izango herrian.
Aizkorrin bizi den Segurako hartza ez da herrira jaitsiko aurten. Esnatzear izango da jada, baina ez da Segurara joango urtero bezala, pandemia egoera dela eta. Inauterien etorrerarekin batera jaitsi ohi da Segurara, eta herritarrek hartzari, hartzazainari eta uxatzaileei harrera egin ohi diote txistulari, trikitilari eta dantzarien laguntzaz.
Aurten, dena den, bertan behera geratu da festa pandemia egoera dela eta. 36ko gerraren ondoren debekatu zuten Hartzaren esnaera, eta duela urte batzuk berreskuratu zuen Segurako Elorri elkarteak. Neguaren amaiera islatzen du.