Datuetan igoera izan da berriz ere, beste 33 kasurekin
Osasun Sailak beste 33 positiboren berri eman du gaur, gehienak Legazpin, Beasainen eta Seguran. Beasaingo osasun eremua gorrian sartu da, atzera ere.
Azken egunetan datuen apaltze bat izan bada ere, osasun sailaren gaurko txostenak 33 kasuren berri eman du.
Legazpin izan da igoerarik handiena, 10 positiborekin. Beasainek 6 ditu, Zumarragak 4, Urretxuk 3 eta bakarra Ordiziak. Eremu gorrian jarraitzen dute Legazpik (761,09), Urretxuk (629,67) eta Zumarragak (631,30). Beasain (335,21) eta Ordizia (248,26) laranjan daude, eta Lazkao (159,80) berriz, horian.
Herri txikiagoen artean Segurak ditu kasu gehien, 5 gehiago atzotik. Zegaman beste 2 agertu dira, eta bana Ataunen eta Ormaiztegin. Eragin tasaren 500eko mugaz gaindi daude Segurak (2804,96), Zerain (1824,82), Mutiloa (1568,63), Ormaiztegi (548,59) eta Ataun (572,41).
Gaurko datuekin, Beasaingo osasun eremuak ere berriz gainditu du 500eko langa, 525,25eko tasarekin. EAEko Auzitegi Nagusiaren atzoko erabakiaren ondoren, tasa horrek ez lioke eragingo ostalaritzari, baina bai eskola kirolari eta federatu gabeko kirolarien entrenamenduei. Labi aholku batzordea ostiralean bilduko da, eta ikusteko dago beste neurri murriztailerik hartuko ote duen.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.857 COVID-19 positibo kasu izan dira.
02/09 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 1 | 118 (+1) | ||
Beasain | 6 | 1.103 (+6) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 22 | ||
Gabiria | 0 | 11 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 92 | ||
Itsasondo | 0 | 37 | ||
Lazkao | 0 | 292 | ||
Legazpi | 10 | 481 (+10) | ||
Legorreta | 0 | 106 | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 0 | 45 | ||
Ordizia | 1 | 976 (+1) | ||
Ormaiztegi | 1 | 73 (+1) | ||
Segura | 5 | 145 (+5) | ||
Urretxu | 3 | 387 (+3) | ||
Zaldibia | 0 | 126 | ||
Zegama | 2 | 111 (+2) | ||
Zerain | 0 | 12 | ||
Zumarraga | 4 | 678 (+4) | ||
GOIERRI | 33 | 4.857 (+33) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021/02/10)