Zeraingo Herri Kandidaturak blog berria ireki du
ZERAIN // Zeraingo Herri Kandidaturak herritarrei «informazio zuzena eta kontrastatua emateko» blog berria ireki du. Taldeak ohar batean adierazi duenez, ZHK bere informazioa helarazteko udaleko bideak erabiltzen saiatu dira, baina «udal gobernuak momenturo herri kandidaturaren informazioari betoa jarri dio». Horregatik ireki dute bloga: www.zeraingohk.eus helbidean jarriko dute informazioa.













